Lurraldebuseko autobusak ez dira bihar Txomin Agirre kaira sartuko

Juan Luis Romatet 2022ko abe. 13a, 15:22

Autobus bat, konpontze lanak egin aurreko Txomin Agirre kaiko geralekuan. (Zumaiako Udaltzaingoa)

Portu Zuzendaritzak konpontze lanak egin ditu azken asteotan moilako zoruan, eta gune horiek margotuko ditu bihar. Horregatik, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua eskaintzen Lurraldebuseko autobusek Patxita Etxezarretan bakarrik egingo dituzte geldialdiak. 

Kaltetuta zeuden Txomin Agirre kaiko gune batzuetako zoruak saneatu eta konpondu ditu Portu Zuzendaritzak azken asteotan. Bihar, gune horiek margotzeko lanak egingo dituzte eta horregatik Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua betetzen duten Lurraldebuseko autobusek (UK09, UK10 eta UK11 lineak) ez dute geldialdirik egingo moilako geralekuetan, ez Arranpla parean, ezta Garoa kafetegi parean ere.

Bihar, asteazkenez, egun osoan Patxita Etxezarreta kalean bakarrik geratuko dira Lurraldebuseko autobusak.