Komentuko barrualdearen beste ikuspegi bat

Juan Luis Romatet 2022ko abe. 12a, 16:08

Komentuko eraberritze lanak egiteko, San Jose kalera eramaten duen horma eraitsi berri dute. Hala, eraikinaren beste ikuspegi bat dute orain auzotarrek.

Zumaiako San Jose komentua dantza, musika eta antzerki jarduerak bilduko dituen kulturgune bihurtzeko lanak abian dira dagoeneko. Orain bi aste sartu eta muntatu zuten lan hauetarako erabiliko duten garabi handia. Horretarako, San Jose kalera eta Bonifacio Etxegaraiko aldapara eramaten duen horma eraitsi behar izan dute. Modu horretara, agerian geratu da orain arte estalita zegoen komentuko eraikinaren atzealdea.