Seaskako egutegiak erosteko aukera dago Zumaian ere

Juan Luis Romatet 2022ko abe. 8a, 14:30

Urteroko legez, Seaskaren egutegiak salgai jarri dira herriko zenbait lekuetan. Haien salmentatik ateratako dirua Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako ikastolei laguntzeko erabiliko da. 

Seaskaren 2023ko egutegiak erosteko aukera dago Zumaian aurten ere. Zumaiena Ikastetxean eta Zumaiako Herri Eskolan daude salgai, baita Alai auzategiko Ilargi tabernan ere. 

Egutegien salmentatik bildutako dirua Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako ikastolak laguntzeko izango da.