Lucia Lacarra edota Eva Francoren Maskarada izango ditu gonbidatu Jon Maiak Kursaalen

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 28a, 16:00
Eva Francoren Maskarada ere igoko da abenduaren 28an Kursaaleko eszenatokira.

Abenduaren 28an Kursaaleen emango duen kontzertu solidarioan gonbidatu izango dituen artisten berri eman du Jon Maiak. 

Kantu bat gara birako kontzertu solidarioa emango du Jon Maiak hilabete barru Donostiako Kursaal aretoan. Abenduaren 28an izango da emanaldia eta hainbat gonbidatu izango ditu oholtza gainean. Amets Arzallus, Eñaut Elorrieta, Antton Telleria, Lucia Lacarra eta Matthew Golding, Eire Maia, Maddalen Arzallus, Eva Francoren Maskarada eta Elizondoko Abesbatza Ttipia igoko dira Kursaaleko eszenatokira, Maiak iragarri duenez. 

Iazko abenduan aurkeztu zuen Jon Maiak Kantu bat gara izeneko disko-liburua, eta urte honetan ia atsedenik hartu gabe eraman du zuzenekora Euskal Herriko hainbat herri eta txokotan eskainitako kontzertuetan. Abenduaren 28koa, baina berezia izango da, kontzertu solidarioa izango baita. Irungo Harrera Sarea eta Donostiako Kaleko Afari Solidarioak herri ekimenekin elkartasunean ariko dira Jon Maia eta bere lagunak.

Emanaldirako sarrerak hemen eros daitezke.