Elikagai bankurako janari bilketa egingo da gaur eta bihar

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 25a, 11:00

Elikagaien eskariek gora egin dute azken aldian. Argazkia: Juan Luis Romatet

Elikagai bankuak janari bilketa egingo du ostiralean eta larunbatean Zumaian. Eroski eta BM supermerkatuen atarietan egingo du bilketa.

Elikagai bankurako janari bilketa handia egingo da gaur eta bihar. Zumaian Eroski eta BM supermerkatuen parean bilduko dituzte bankurako elikagaiak. Eroskiren hiru supermerkatutan egingo da, Alai auzategikoan, Goiko plazakoan eta Ardantzabidekoan. BMren kasuan, Ardantzabiden. Goizeko 9:00etatik 21:00etara bitartean egingo da bilketa aipatutako lekuetan. 

Bonoen bidez laguntzeko aukera ere izango da. Diru kopuru jakin bateko bonoak eman nahiko dituztenek, supermerkatuetako kutxan izango dituzte eskura.

Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo kanpaina "oso beharrezkoa" da, eskariek gora egin dutelako eta behar guztiei erantzuteko "zailtasunak" dituztelako.