Azaroaren 25a

Indarkeriarik gabeko bizitzak aldarrikatuko dituzte bihar

Maria Maya Manterola 2022ko aza. 24a, 17:20
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko irudia, 2020an. (Baleike)

Autodefentsa feministaren aldeko aldarria zabalduko dute Azaroaren 25aren harira Mugimendu Feministak deitutako mobilizazioan. Udalak ere bat egin du protestarekin.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean kaleak hartzeko deia egin du Zumaiako Mugimendu Feministak. Indarkerik gabeko bizitzak aldarrikatu, eta autodefentsa feministaren aldeko mezua zabalduko dute 19:00etan Beheko plazatik irtengo den mobilizazioan.