Euskaraldiko solasaldia egingo da bihar Aita Mari aretoan

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 23a, 10:30
2020an, Euskaraldiko bigarren edizioan ere antzerako saioa gidatu zuen Maiak.

Jon Maiak gidatuko du solasaldia eta lau herritarrek euskararen inguruan dituzten bizipenak jasoko dira ekitaldian. 

Euskaraldiaren bueltan Zumaian antolatutako ekitaldien barruan, bihar, ostegunez, solasaldia egingo da Aita Mari zinema aretoan, 19:00etan hasita. Jon Maiak gidatuko du ekitaldia, eta lau gonbidatu izango ditu oholtza gainean: Irina Titchenko, Helene Alberdi, Telmo Irureta eta Arri Granados zumaiarrak, hain zuzen. Lau pertsona hauek euskararen inguruan dituzten bizipenak jasoko dira saioan zehar.