San Telmo ermita eta Algorri arteko eremuaren karga ahalmenaren inguruko kale inkesta egingo dute

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 21a, 14:02
Bisitari multzoa San Telmo ermitan pasa den udan. Argazkia: Juan Luis Romatet

Algorri inguruko labarren karga ahalmena neurtzeko azterketa egiten ari da udala. Horri lotuta, eta azterketa osatzeko asmoarekin, kale inketak egingo dituzte gaur eta bihar herrian.

San Telmo ermita eta Algorri arteko guneak jasan dezakeen karga ahalmena neurtzeko azterketa egiten dabil Zumaiako Udala. Azterketa osatzeko asmoarekin, herritarren iritzia jasoko dute gaur eta bihar. 

Hala, kale inkestatzaileak arituko dira Zumaiako kaleetan herritarren duten iritzia jasotzeko asmoz. Udalak jakitera eman duenez, atari inguruetan egingo dituzte kale inkesta hauek, etxeetara sartu gabe eta etxeetara deitu gabe.