Elizabeltz, ZaKILL eta I+D taldeen kontzertuak izango dira gaur gaztetxean

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 19a, 12:00
Bira amaierako kontzertua emango du Elizabeltzek Zumaian. Argazkia: Unai EndemaƱo

Hiru talderen musika entzuteko aukera izango da gaur, 22:00etatik aurrera, Torreberri Gaztetxean. 

Rock eta metal erritmoek hartuko dute gaur Torreberri Gaztetxea. 22:00etan hasita, Elizabeltz, ZaKILL eta I+D taldeen musika entzuteko aukera izango da Zumaiako gaztetxean.

Elizabeltz laukote bermeotarrak bira amaierako kontzertua eskainiko du Zumaian. Yersinia Pestis izeneko diskoa plazaratu zuen udaberrian, eta hura aurkezten ibili dira herriz herri. Mezua, irudia, estetika eta eduki musikala, dena batzen duen kontzeptua eskaintzen dute bermeotarrek beraien saioetan.

ZaKILL, berriz, Nafarroatik dator, Lekaroz herritik, eta metal musikaren bueltan aritzen dira. Badok atarian azaltzen duten bezala, "soinu gogor, erritmo aldakor eta buru-astintze mugimenduan murgiltzen diren kantak" eskaintzen dituzte. Aurten plazaratutako Pozoina da beraien azken lana.

I+D taldeak ere joko du gaur Zumaiako Gaztetxean.