Salgai daude dagoeneko udazkeneko kanpainako erosketa txartelak

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 16a, 12:17

Gaur jarri dira salgai Zumaiako Udalak eta Gertu merkatarien elkarteak abian jarri duten udazkeneko kanpainako erosketa txartelak. 30 euroren truke 40 euroko balioa duten txartelak eros daitezke gaurtik aurrera turismo bulegoan. 

Udazkeneko kanpaina jarri dute martxan Zumaiako Udalak eta Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak. Kanpaina horren barruan erosketa txartelak jarri dituzte gaur salgai turismo bulegoan. 30 euroren truke 40 euroko balioa duten txartelak eskuratu ahal izango dituzte herritarrek. Txartel bakoitzak 10 euroko lau zati ditu, eta banaka edo batera erabili daiteke herriko saltokietan.

Herritar bakoitzak, gehienez, bi bono eskuratu ahal izango ditu, eta txartela erostean NAa edo identifikazio txartel bana erakutsi beharko da bono bakoitzeko. Erosketa txartelak 2022ko gaurtik 2023ko urtarrilaren 6ra bitartean erabili ahal izango dira, kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan.

Herriko komertzioari eta ostalaritzari bultzada ematea du helburu ErrotaHerria egitasmoaren barruan abiatutako kanpaina honek.