Leitzan izan dira Beheko Plazako bazkideak

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 15a, 12:29
Zumaiako adinekoak Peru-Harriko sarreran. Argazkia: Beheko Plaza elkartea

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideek irteera izan zuten urriaren 29an. Bazkariaren aurretik Iñaki Perurenaren museoa bisitatu zuten. 

Leitza herria bisitatu zuten Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideek urriaren amaieran. Sagardotegi batean izan zuten lagunarteko bazkaria. Aurretik, Peru-Herri, Iñaki Perurena harri jasotzaileak harriaren inguruan sortutako museoa ikusteko aukera ere izan zuten Zumaiako adinekoek.