Santiagoko biodibertsitatea ezagutzeko topaketa antolatu dute iganderako

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 15a, 10:28
Biodibertsitate aldetik ingurune berezia da Santiagokoa. Argazkia: Juan Luis Romatet

Biotop izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean. Datorren igandean egingo da, Santiago hondartzan. 

Biotop izeneko topaketek Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea dute helburu, eta edonori zuzenduta daude. Aranzadiko adituen laguntzarekin, Santiagoko dunetako eta artadietako onddoen biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango dute bertaratuko direnek. Jarduera goizeko 10:00etan hasiko da, eta eguerdiko ordu batak arte iraungo du. Santiago hondartzako arrapala izango da abiapuntua.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Zumaiako dunetan eta artadietan ibiliko dira parte hartzaileak, "bertan perretxiko endemiko batzuk daudelako eta, dunaren kasuan, oso urria den habitat batekoak ere ikusteko aukera izango da".

Ekimena doakoa da, baina aurrez izena eman beharko da, hemen.