Pello Ulaziaren 'Kartoia papera guraizeak' bilduma ikusgai da Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2022ko aza. 12a, 09:00

Mutrikuarrak bere lanak ezagutzeko bisita gidatua eskainiko du gaur bertan, 12:30ean. Hilaren 27ra arte izango da erakusketa Alondegiko Oxford aretoan.

Pello Ulazia artista eta ikertzaile mutrikuarrak erakusketa zabaldu du Alondegiko Oxford aretoan. Kartoia papera guraizeak izenburupean, material horiekin ondutako sorkuntzen bilduma da, hain zuzen, Zumaian jendaurrean ikusgai izango dena.

Pieza horiek hobeto ezagutu eta azalpenak emateko, gainera, bisita gidatuak eskainiko ditu Ulaziak. Gaur izango da lehena, 12:30ean, eta gaur zortzi, hilak 19, bigarrena, ordu berean.