'Amsterdam' eta 'Lilo, mi amigo el cocodrilo' filmak izango dira asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2022ko aza. 12a, 12:00

Gaurtik astelehenera bitartean botako dute Amsterdam, 19:30ean. Etxeko txikienentzako zine eskaintza ere izango da, igandean, 17:00etan.

Hiru laguni buruzko epopeia erromantikoa da Amsterdam. Estatu Batuetako historiako bilbe sekretu zirraragarrienetako batean daude. Fikzioarekin nahasten diren gertaeretan oinarritua. 

Lilo, mi amigo el cocodrilo filmak, berriz, New Yorkera bizitzera joan den Primm familiaren ibilerak kontatzen ditu. Josh seme nerabea eskola berrira eta lagun berrietara egokitzen saiatu da. Hori guztia aldatu egin da Lilo krokodilo abeslaria aurkitu duenean. Lilori bainuak, kabiarra eta musika ona gustatzen zaizko, etxe berriko atikoan bizi den bitartean.