Ramon Mauduit psikoterapeutak hitzaldia emango du hilaren 15ean

Erredakzioa 2022ko aza. 9a, 13:30
Argazkia: Irutxuloko Hitza.

Zumaiako Haurreskolak eta Herri Eskolak antolatuta, bizitzaren hasieratik bidelagun izatearen garrantziaz ariko da Mauduit. 

Ramon Mauduit psikoterapeuta Zumaian izango da datorren asteartean, hilak 15. Bizitzaren hasieratik bidelagun hitzaldia eskainiko die Oxford aretora bertaratutakoei, 17:00etatik aurrera. Herri Eskolak eta Haurreskolak antolatu dute solasaldia, Zumaiako Udalaren laguntzarekin.