Azaroko odol ateratzea egingo da asteazkenean

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 6a, 17:00

Asteazken arratsaldean egingo dira ateratzeak, eta hitzorduak aurretik hartu beharko dira.

Datorren asteazkenean, hilaren 9an, egingo dira Zumaian azaroko odol ateratzeak. Ohi bezala, Eusebio Gurrutxaga plazako Gizarte zentroan egingo dira, arratsaldez, 16:30etik 20:30era bitartean.

Odola eman nahi dutenek hitzordua aurretik eman beharko dute. Horretarako, 609 81 27 06 telefono zenbakira deitu beharko dute. Astelehenean eta asteartean, 17:30etik 21:00etara bitartean gordeko dira hitzorduak.