'La consagracion de la primavera' filma aurkeztu du Telmo Iruretak

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 6a, 10:00

Gaurko saioan ere filmaren inguruko xehetasunak emango ditu aktore zumaiarrak. 

Fernando Franco zinemagilearen La consagracion de la primavera filma ikusteko aukera dago asteburu honetan Aita Mari zinema aretoan. Atzo egin bezala, pelikulako protagonista Telmo Irureta arituko da aurkezle lanetan, eta filmaren inguruko zehetasun batzuk emango ditu. 19:30ean izango da saioa.

Bihar, ikuslearen egunean ere izango da film hau ikusteko aukera, baina ez da aurkezpenik izango.