Zumaia eta Donostia arteko tren zerbitzua zabaldu dutela iragarri du Euskotrenek

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 5a, 10:11

Astebetez etenda egon da tren zerbitzua Zarauzko San Pelaioko geltokian egiten ari ziren lanak zirela eta.

Gaurtik zabalik dago Zumaia eta Donostia arteko tren zerbitzua. Hala iragarri du Euskotrenek bart gauean txio baten bidez. 

Tren zerbitzua etenda egon da urriaren 29tik azaroaren 4ra bitartean Zarautzen, San Pelaioko geltoki berria egiteko lanengatik. Egun horietan Zarauztik Donostiarako bidea, eta Donostiatik Eibarrerakoa bus bidez egin behar izan dute erabiltzaileek.