Txomin Agirre kaiko zorua konpontzeko lanak egingo dira datorren astetik aurrera

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 5a, 08:16

Portu Zuzendaritzak egingo ditu lanak eta txandakako trafikoa ezarriko da astelehenetik ostiralera bitartean. 

Egoera txarrean dago Txomin Agirre kaiko zorua puntu batzuetan. Hala, datorren astean hondatutako eremuak saneatu eta zoruaren egoera konpontzeko lanak egingo ditu Portu Zuzendaritzak. Lanen lehen fasea astelehenetik ostiralera bitartean egingo da, eta egun horietan semaforoez erregulatutako txandakako trafikoa ezarriko dela iragarri du udalak. Ez hori bakarrik: Moilaberriko zubitik Amaia plazara bitarteko aparkalekuak ez dira erabilgarri izango.

Moilako autobus geltoki parean ere konponketa lanak egin behar dituzte, eta hori dela eta autobusen geltokia metro batzuk atzerago egongo da lanak bukatu bitartean.