Reala eta Manchester Uniteden arteko partidaren atarikoa girotu du Karter taldeak

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 4a, 16:44
Zumaiako laukotea, atzo, Keler Espazioan emandako kontzertuan.

Europa Leagueko E multzoko seigarren eta azken partida jokatu zuten Realak eta Manchester Unitedek atzo Reale Arena estadioan. Donostiarrek 0-1 galdu zuten, baina, hala ere, lehen postuan pasatu dira final zortzirenetara.

Partida hasi aurretik, Karter Zumaiako rock laukoteak kontzertua eskaini zuen Anoetako estadioan bertan dagoen Keler Espazioan. Exhivicio disko abestiak jo zituzten, baita aurreko diskokoak ere. Zumaiarrek aukera baliatu zuten beraien musika ezagutzera emateko.