'Batetik bestera' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2022ko aza. 1a, 09:30

Benetan Be Teatroa antzerki taldeak Batetik bestera izeneko haur antzerkia taularatuko du datorren igandean, hilaren 6an, Zumaian. Antzezlanerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Batetik bestera antzezlanaren emanaldia eguerdiko 12:00etan izango da Aita Mari zinema aretoan. Udaleko Kultura Sailak hirulagunentzako bi sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Hemen hartu daiteke parte zozketan. Saridunen izenak bihar arratsaldean aterako ditugu. Parte hartu eta zorte on!

Sinopsia

Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Xo, xo, xo… Begira, begira, begira!