'Great freedom' filma botako dute osteguneko zine forum saioan

Maria Maya Manterola 2022ko urr. 31a, 18:00

Film austriarra hautatu du Ostarrenak osteguneko saiorako. Aita Marin botako dute, 19:00etan.

Hansek Viktor hiltzaile konbiktuarekin izandako harremanaren historia erreala da, hiru unetan kontatuta (1945, 1957 y 1969). Pertsona homosexualek gerraosteko Alemanian jasan zuten errepresioa dela eta Hansen espetxeko sarrera eta irteerek bultzatutako kartzelako maitasun istorio bat.