Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde hileroko elkarretaratzea egin dute

Onintza Lete Arrieta 2022ko urr. 29a, 12:00
Atzo iluntzean hainbat herritar Erribera kalean egin zuten elkarretaratzean. (Utzitakoa)

Ohi bezala, hileko azken ostiralean, 20:00etan elkartu ziren Erribera kalean.

Urriko azken ostirala zen atzo eta, ohi bezala, herri askotan gogoan izan zituzten euskal preso, iheslari eta deportatuak.

Zumaian 20:00etan izaten da beti hitzordua Erribera kalean, eta hantxe elkartu ziren atzokoan ere dozenaka lagun.