'Argentina, 1985' filma emango da asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2022ko urr. 28a, 13:00

Ricardo Darin buru duen Argentina, 1985 filma emango da asteburu honetan Aita Mari zinean. 

Argentina, 1985 Julio Strasseraren eta Luis Moreno Ocamporen benetako historian oinarrituta dago. 1985ean Argentinako historiako diktadura militar odoltsuena ikertu eta jazartzera ausartu ziren bi fiskal horiek. Izan ere, demokrazia berri eta hauskor hartan indar militarrak zuen eraginak ez zituen beldurtu Strassera eta Moreno Ocampo, eta ustekabeko heroiez osatutako talde juridiko gazte bat bildu zuten "David Goliaten aurka" motako bataila baterako. Mehatxatuta bizi baziren ere (baita euren familiak ere), denboraren aurka egin zuten korrika, junta militarraren biktimen aldeko justizia erdiesteko.

Gaurtik astelehenera bitartean emango da filma, 19:30ean.