Zabaldu dute UKUEren EMA+Indartzen programan izen emateko epea

Jabi Gonzalez Toston 2022ko urr. 25a, 16:30

Emakumeei ahalduntzeko eta lan munduan murgiltzeko erraztasunak eskaintzea da ekimenaren helburua eta bigarrenenez egingo dute.

Emakumeen ahalduntzea eta laneratzea bultzatzeko EMA+Indartzen programa iaz estreinatu zuen Urola Kostako Udal Elkarteak eta izan zuen arrakasta aintzat hartuta aurten bigarren edizioa egingo du. Ekimenak prestakuntza-erreminta berriak barneratzeko eta baliabide profesionalez janzteko bitartekoak eskaintzen dizkie eskualdeko emakumeei.

Ikastaroa arazoaren 17tik 30era bitartekoa izango da, baina 10ean emango zaio hasiera irekiera ekitaldiarekin. 4 orduko 10 saiotan banatuta egongo da, 40 ordu orotara, eta eskola guztiak goizez emango dira Udal Elkartearen egoitzan (Zarautzen). Horrez gain, bakarkako hiru coaching saio ere jasoko dituzte izen ematen duten emakumeek.

UKUEk dagoeneko zabaldu du matrikulazio epea eta azaroaren 9an itxiko du. Telematikoki zein aurrez aurre eman daiteke izena elkartearen egoitzan. Halaber, informazio saio ireki bat ere eskainiko da azaroaren 2an goizeko 10:00etan.