XSakarak euskarazko rapa ekarriko du ostiralean Zumaiara

Maria Maya Manterola 2022ko urr. 25a, 12:30

Rap abeslari bermeotarrak kalean emango du kontzertua, Amaia plazan. 

Bizkaiko kostaldetik euskarazko rap doinuak ekarriko ditu ostiralean Xabier Gutierrez abeslariak. 12 urte zituenetik da rap zalea XSakara ezizenez ezagunagoa den bermeotarra, eta Marta eta Herbalist rapeatzaileekin C.O.D. taldeko parte hartzea izan zen lehen esperientzia profesionala musikaren munduan, 16 urte zituela. 2019an atera zuen aurreneko diskoa, Bihotzarentzako pilulak, eta, hurrengo urtean, bigarrena, Ilargiaren semea 1619. Rapa da bere musikaren oinarria, baina bestelako estiloekin ere jolasten du musikariak. Bere letretan egungo gazteen bizipenak biltzen ditu. 

Amaia plazan izango da emanaldia, 20:00etan.