Dantza afrikarrak ikasteko aukera izan dute Astinduko dantzariek

Juan Luis Romatet 2022ko urr. 23a, 13:34

Astindu Zumaiako dantza elkarteak dantza estilo anitzen inguruko tailerrak antolatzen ditu hilean behin. 

Pasa den hilabetean Polinesiako dantzak ikasteko aukera izan zuten, eta gaur, urriko tailerrean, dantza afrikarrek hartu dute lekukoa. Kawadeni elkarteko kideek gidatu dute tailerra, eta zuzeneko musika lagun zutela ikasi dituzte Afrikako dantza horiek.