Mundakako topaketetan izan dira Zumaiako arraunlari beteranoak

Juan Luis Romatet 2022ko urr. 23a, 12:30

Arraunlari beteranoen III. Topaketa egin zen atzo Mundakan. Estropadan parte hartu bakarrik ez, Zumaiako beteranoek herriko kaleak ere girotu zituzten. 

Hirugarrengoz ospatu ziren atzo Mundakan bertako Arraunlari beteranoen Topaketak. Egun osoko egitaraua izan zuten atzokoan arraunlari hauek. Estropada izan zuten, nozki, baina baita trikipotea eta bazkaria behin arraunketa saioa amaitu ondoren. Arratsalde-iluntze partean, berriz, esprint lehiaketak, estrapu tailerra eta ergometroak, sokatira eta erronka tiratzaile eta arraunlarien artean, afaria eta kontzertua. Bapo gozatzeko aukera izan zuten larunbatean arraunlariek.

Eguerdi partean egin zen traineru estropada, eta Zumaia hamargarren izan zen. Tiran-Pereira izan zen irabazlea.