'En los margenes' filma emango da asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2022ko urr. 21a, 11:14
Luis Tosar, Penelope Cruz eta Juan Diego Botto Donostiako Zinemaldian.

Juan Diego Bottok zuzendutako filma ikusteko aukera izango da asteburuan Zumaiako zinema aretoan.

Asteburu honetan En los margenes filma emango da Aita Mari zinema aretoan. Juan Diego Bottok zuzendutako lana, Penelope Cruz eta Luis Tosar ditu aktoreak. Familiari, maitasunari eta elkartasunari buruzko filma da. Bizirik irauten saiatzen diren hiru pertsonaiaren atzerako kontaketa, elkarri lotutako hiru istoriorekin, agian hiruon bizitza behin betiko ibilbidez aldatuko duten 24 ordu erabakigarritan. Estres ekonomikoak harreman pertsonaletan duen eragina aztertzen du filmak, maitasunari eta elkartasunari esker aurrera atera gaitezkeela islatzeaz gain. Erlojupeko bidaia zirraragarria hiri handi baten marjinetan.

Filma ostiraletik astelehenera bitartean emango da, egunero, 19:30ean.