Gaur da azken eguna partaidetzazko aurrekontuen prozesuan hiru proposamen aukeratzeko

Maria Maya Manterola 2022ko urr. 14a, 15:30

Zumaian erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek izango dute hogei proiekturen artean hiru hautatzeko aukera, 'online', arratsaldean Kofradian jarriko duten postuan edo postontzietan.

Amaitzear da Aste Santuaren bueltan abiatutako partaidetzazko aurrekontuen prozesua. Milioi erdi euro gordeko ditu udalak datozen bi urteetako aurrekontuetarako, eta herritarrek proposatuko dute zertan gastatu eta erabili. 

Ehunka proposamen jaso ondoren, azken fasera iritsi diren hogeiren artean hiru aukeratu beharko dituzte orain herritarrek. Gaur izango da horretarako azken eguna. 

Bozketa fasera heldu diren proposamenak partaidetza.zumaia.eus webgunean ikus daitezke. 16 urte eta gehiago dituzten, eta Zumaian erroldatuta dauden herritarren eman dezakete botoa. Webgune horretan bertan  botoa eman daiteke, edota udaletxean, kiroldegian, Alondegian, Gizarte Zerbitzuetan (Branka eraikina), Gizarte Zentroan (Hogarra) eta Oikiako eskolan jarri dituzten postontzietan utzi daiteke boto orria. Aurrez aurre, berrize, gaur Kofradian 17:00etatik 19:00etara jarriko duten postuan eman ahal izango da botoa.