Zozkatu ditugu ostiraleko antzezlanerako sarrerak

Maria Maya Manterola 2022ko urr. 12a, 12:00

Saridunek Aita Mariko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak emanaldia hasi aurretik. 

Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, tartean, Zumaiako kultur aisialdiaz gozatzeko zozketak. Kultura Sailaren eskutik, Semea pixka bat motelago dabil soilik antzezlanerako sarrerak zozkatu ditugu aste honetan: Xabier Lizeagari eta Ainhoa Osa Arriolari egokitu zaizkie bina sarrera. Zorionak!

Antzezlana ostiralean 20:00etan eskainiko du Ttanttaka teatroak Aita Marin, eta emanaldia hasi aurretik, leihatilan bertan jaso beharko dituzte sarrerak saridunek.

Adi egon, laster zozketa gehiagorekin itzuliko gara eta.