Maddi Iraola eskiatzailea deitu du Espainiako selekzioak

Maria Maya Manterola 2022ko urr. 10a, 12:30

Kirolari gazteei jarraipena egiteko U16 Alpino programaren harira deitu dute Iraola, 2007-2008 urteetan jaiotako beste bost eskiatzailerekin batera.

Entrenatzeko eta nazioarteko txapelketetan lehiatzeko programa abian du Espainiako Neguko Kiroletako Federazioak, eta horren harira, eskiatzaile gazteei jarraipena egingo diete. Maddi Iraola zumaiarra da programa horren harira Espainiako selekzioak deitu duen eskiatzaileetako bat. Urriaren 28tik azaroaren 3ra bitarte gauzatuko da programa, Stubaien (Austria).