2022/10/15 11:00 - 23:00

Egun osoko egitaraua

Independentzia Eguna

Independentzia Eguna
Zumaia, Zumaia

Zumaiako ezker abertzaleak –Ernai, LAB sindikatua eta Sortuk– Independentzia Eguna antolatu dute urriaren 15erako, eta Herri duina ipar leloa harturik, goizetik gauerako egitaraua antolatu dute.

Askapen prozesuaren korapiloak hitzaldia izango da Hogarrean Andoni Olariagaren eskutik. Gero, bertso bazkaria izango da Kofradian, Oihana Bartra eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin, 15:00etan; NAN arrotzen jaurtiketa 17:00etan, Erribera kalean; Elektrotxorongo ibiliko da kalez kale, 18:00etik aurrera; eta 21:30ean hasita, ekitaldia eta kontzertuak Torreberriko aterpean: Kristonak, Rukula eta Esther Sound System.