Flysch Trail 2022

ZUZENEKOA: XIII. Flysch Trail mendi lasterketa

Erredakzioa 2022ko urr. 2a, 09:30

Gaur 10:00etan hasiko da 22,2 kilometroko maratoi erdia, eta BALEIKEn zuzenean ikusteko aukera egongo da. 700 partaidek eman dute izena, eta ikuskizun ederra eskainiko dute, aurten eguraldi politarekin.

Gurrutxaga plazatik abiatuta, gaur 10:00etan hasiko da XIII. Flysch Trail mendi lasterketa. Maratoi erdia bakarrik jokatuko da aurten, 22,2 kilometrokoa, eta WMRA Munduko Kopako puntuagarria izango da.

700 lagunek emana dute izena, eta iaz ez bezala, aurten eguraldi onarekin egingo dute korrika. Antolatzaileek esan dutenez, horietatik 250 zumaiarrak izango dira, eta eliteko kirolariak ere etorri dira mendi lasterketara: Oihana Kortazar, Borja Fernandez, Raul Criado, Charlotte Cotton, Ismail Razga eta Sophie Daly, besteak beste.