'Black is beltza II: Ainhoa' filma emango da asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 30a, 11:00

Fermin Muguruzak zuzendutako animaziozko filma zinema aretoetara heldu da Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren.

Black is beltza II: Ainhoa animaziozko filma emango da asteburuan Aita Mari zinema aretoan. Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Fermin Muguruzak lan berri hau eta orain zinema aretoetara heldu da. 

Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 22:00etan, igandean 20:00etan, eta astelehenean 19:30ean.