2022/09/30 - 2022/10/03 19:30

Zinema

Black is Beltza II: Ainhoa

Black is Beltza II: Ainhoa
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Fermin Muguruza. Generoa: animazioa. Urtea: 2022. Herrialdea: Euskal Herria. 

Ainhoa La Pazen (Bolivia) jaio zen mirakuluz, bere ama Amanda hil ondoren, atentatu parapolizialean. Kuban hazi zen eta 1988an, 21 urte zituela, Euskal Herrira joan zen bere aita Manexen lurra ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina-gaindosiak jota hiltzen denean, Ainhoa eta Josune Libanon, Afganistanen eta Marseillan zehar eramango dituen bidaia iniziatiko batean abiatzen dira. Gerra Hotzaren azken urteak dira, eta biak narkotrafiko sareen mundu ilunean eta sare politikoekin dituzten lotura estuetan murgilduko dira.

Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 22:00etan, igandean 20:00etan eta astelehenean 19:30ean.