Dagoeneko salgai daude 2023ko Distira elkartearen egutegiak

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 23a, 14:00

Distira Argazki Elkarteko kideek ateratako irudiekin osatutako egutegia prestatu du Zumaiako argazki taldeak.

2023rako egutegia dagoeneko prest du Distira Argazki Elkarteak eta dagoeneko salgai dago Turismo Bulegoan, eta Amaiako plazako Xiru saltokian, 3,5 euroan.

Distirako bazkideek ateratako argazkiekin osatu dute egutegi hau. Elkarteko presidente Soraya Lopezek azaldu duenez, saiatu dira irudi oso ezagunak ez aukeratzen. "Argazki ezezagunagoak daude, bata dronekin ateratakoak, gauekoa, baina baita ilunabarrekoa, edo flyschekoa. Ez dira falta, ezta ere, paoleko edo arraunlarien argazkiak".

Herriko auzoei keinua egin nahi izan diote argaki elkarteko kideek. "Hirigunekoak bakarrik ez, auzoetako argazkiak ere aukeratu ditugu egutegirako, hala nola, Artadikoak edo Oikiakoak".