Bete dira Joseba Sarrionandiak emango duen literatura tailerrerako lekuak

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 22a, 16:18

Urriko lau larunbatetan emango du tailerra Sarrionandiak, eta lekuak egun bakarrean bete dira.

Literatura tailerra antolatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta udalerri horietako euskara zerbitzuek. Urriaren 1ean, 8ran, 15ean eta 22an emango da, Zumaiako Alondegian, eta Joseba Sarrionandia izango da gidaria. Izen-ematea datorren asteazkenean, hilaren 28an itxiko zen, baina lekuak egun bateko epean bete dira.