Ate irekiak Itxas-Gainen, gaztetxoak piraguismora hurreratzeko

Juan Luis Romatet 2022ko ira. 13a, 09:46

2009 eta 2013 urteen artean jaiotako gaztetxoei dei egiten die Zumaiako piraguismo klubak kirol honetan has daitezen. 

10 eta 14 urte arteko haur eta gaztetxoentzako ate irekien jardunaldiak egingo du Itxas-Gain piraguismo klubak adin tarteko horretako gaztetxoak piraguismora erakartzeko. Asteazkenean eta ostegunean izango dira, hilaren 14an eta 15ean, bietan 17:00etatik aurrera. 

Edozein zalantza izanez gero 609 92 29 30 telefono zenbakira deitu.