Joseba Azkarate: "Talde-lanari esker lortuko dugu lehen triatloia egitea"

Xabier Urtzelai | Goiena 2022ko ira. 8a, 09:00

Oraingo zapatuan, hilak 10, tetraplegia duen Joseba Azkaratek (Oñati, 1987) lehenengoz egingo du triatloi bat. Espainiako Federazioan baieztatu diote munduan ez dagoela halako lesio mailarekin triatloi bat egin duenik. Zumaian izango da hitzordua, eta Antxintxikako lagunak izango ditu ondoan.