Piraguisten festa ospatuko dute urriaren 15ean

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 7a, 14:30
2018ko piraguisten festa. (Peio Romatet)

Lehengo eta gaurko piraguistak elkartuko dira urriaren 15ean, eta Irati Osa eta Iñigo Peñaren lana aitortzeko ekitaldia egingo dute, besteak beste. Egunari amaiera emateko, elkarrekin afalduko dute Kupela tabernan.

Urriaren 15ean egingo dute piraguistek lau urtean behin egiten duten festa. Gaurko piraguistek zein izandakoek egingo dute bat egun horretan, Itxas Gain elkarteak antolatuta. Arratsaldean, 16:00etan, piragua irteera egin eta Jose Migel Egaña eta Fernando Balenziaga zirenak oroituko dituzte. Kalejira eta txikiteoa egingo dute gero kalez kale, eta egunari amaiera emateko, elkarrekin afalduko dute Kupela tabernan. 

Afarira bertaratu nahi dutenek Laboral Kutxako ES91 3035 0037 4103 7004 9243 kontu korrontean diru sarrera egin beharko dute irailaren 18a baino lehen. Helduek 40 euro ordainduko dituzte, eta 12 urtetik beherako haurrek 25 euro. Kamiseta ere emango zaie parte hartzaileei.