Zumaia Visa txartelarekin egiten diren erosketetako batzuk doan izango dira irailean

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 5a, 15:30

Gertu elkarteak txartel horren erabilera sustatu nahi du kanpainaren bitartez. Guztira, 1.800 euro banatuko dira doako erosketetan.

Zumaia Visa txartelaren erabilera sustatzeko, kanpaina berria jarri du martxan Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkarteak. Irailaren 7an hasi eta 24ra bitarte, txartel horrekin egindako erosketak doan izan daitezke, 1.800 euro banatuko baitituzte doako erosketetan. 

Elkarteko saltokietako datafonoek erosketa batzuk hautatuko dituzte zuzenean, ausaz, eta doan izango dira. Ordainketa egiterako momentuan jakinaraziko zaie bezeroei. 

Zumaia Visa txartela eskuratzeko bideen berri ere eman dute: elkarteko saltokietan, Rural Kutxaren Zumaiako bulegoan edota Gerturen webgunean egin daiteke eskaera. Doakoa da, ez du komisiorik, hurrengo erosketetarako deskontuak pilatzen ditu, eta ordainketak hiru hilabete atzeratzeko aukera ematen du.