Anton Egigurenen margo biziak, Ferroleko kaleetan

Maria Maya Manterola 2022ko ira. 5a, 13:00

Margolari zumaiarra Ferroleko (Galizia) Canido auzoan egiten den arte jaialdian izan da. Velazquezen 'Meninak' koadroa berrinterpretatu du Egigurenek.

Anton Egigurenen pintzelkadak Galiziara ere iritsi dira. Izan ere, zumaiarra Ferroleko Canida auzoan egiten den arte jaialdian izan da. 

Miresten duen margolari baten obraren berrinterpretazioa egin du Egigurenek bertan: Velazquezen Meninak koadroarena, hain zuzen. Obra horretako elementu nagusiak bere erara irudikatu ditu Egigurenek: Meninak, erregeak edota zakurraren ordez katua ikus daitezke Canida auzoan egindako muralean.