Nolako herria: elkarrizketak 2022

"Derrigorrez aldatu beharko da garraioa gutxiago kutsatzeko ingurumena"

Unax Lopez 2022ko eka. 30a, 13:31

Bere iritziz Zumaia 2050ean nolakoa izango den galdetu diogu Javi Lopezi.

Zure ustez gure ekonomia iturria itsasoa izaten jarraituko du?
Ez dut uste, gero eta lantegi gehiago daude era guztietako lanak egiten inguruan. Orduan, pentsatzen dut aldatu egingo dela situazioa.

Klima aldaketarik egongo al da zure ustez?
Seguru! Gaurko berrietan azaldu dute hiru urte dauzkagula aldatzeko gure bizimodua ingurumena errespetatzen, edo ezingo dugu egin bizitza normal bat munduan.

Zumaiaren azalera zabalduko dela uste al duzu?
Zumaiak berez ez daude azalera handia. Konfinamentuan etxetik irteten utzi zigutenean konturatu ginen. Egia esanez ,proiektu gutxi daude Zumaian bertan azalera handitzeko, baina bai inguruko auzoetan.

Zientifikoek diote urtero itsasoak Zumaia erasotzeko aukera gehiago daudela. Zer diozu honi begira.
Ba benetan ari direla. Urtean zehar bi marea handi daude eta azkenengotan ikusten da hurbiltzen ari dela gero eta gehiago, arrisku handiagoa dago urtero, laster Venezian bezala egongo gara.

Gaur egungo garraioa mantendu ala aldatu egingo dela uste duzu?
Derrigorrez aldatu egin beharko da gutxiago kutsatzeko ingurumena, eta hidrogenoa, elektrikoa edo energia berrerabilgarria erabili beharko da bestela ingurumena suntsituko dugu.

Zumaiako biztanleria handitu ala txikitu egingo dela uste duzu?
Handituko da segurunez. Gero eta jende gehiago etortzen da Zumaiara, azkenengo urteetan filmetan eta serietan azaldu den bezala, gero eta gehiago etortzen da eta esan behar dugu herri polita daukagula.

Gizartean zer aurrerapen gustatuko litzaizuke egotea?
Denak konsziente izatea ingurumena zaindu behar dugula eta tolerante izaten, gaur egunean dena kexa izaten da eta laguntza gutxi.