Nolako herria: elkarrizketak 2022

"Uste dut  Zumaian 2050ean biztanleriak berdin jarraituko duela"

Salma Majid Zaarouri 2022ko eka. 30a, 13:28

Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko elkarrizketa bat egin diogu Soukaina Zaarouri aizarnazabaldarrari. Hainbat gairi buruz hitz egingo dugu: ekonomiaz, biztanleriaz,j asangarritasunataz, klima aldaketaz eta jendarteaz.

Uste duzu 2050eko biztanleria handitu egingo dela, berdin mantenduko dela edo gutxituko dela?
Uste dut 2050ean biztanleria berdin mantenduko dela.

Bizi-iraupen tasa zenbat urtekoa izango dela aurreikusten duzu?
90 urteko bizi-itxaropen tasa izango dela uste dut.

Herriko saltokiak irekita mantenduko dira ala bertan behera geratuko direla pentsatzen duzu?
Dendek irekita jarraituko dutela uste dut.

Abereek emandako produktu naturalak, hau da, baserrietakoak kontsumitzen jarraituko dugu, edo artifiziala izango da jatekoa?
Ez dut uste produktu naturalak kontsumitzen jarraituko dugunik; uste dut elikadura artifiziala izango dela. 

Iturri berriztagarriak sortzeko lantegi eta zona berriak sortuko direla uste duzu Zumaian?
Ez dut uste.

Herrian zehar ibiltzeko gaur egungo garraiobideak baino gutxiago kutsatzen duen beste batzuk erabiliko dira Zumaian 2050. urtean?
Ez dut uste, Zumaia ez delako Donostia bezalako herri handia, Zumaian mugitzeko ez dagoelako garraiobiderik.

Zumaiako larreak bizirik jarraituko dute, edo kutsadurak eta eraikinek suntsitutako paisaiak edukiko ditugu?

Bizirik irauten badute, Zumaiako populazioa handituko ez balitz, noski, ez dugula paisaia suntsiturik izango.

Urak kostaldeko paisaiak jango dizkigu, edo alderantziz izango da, hau da, herria handiagotu egingo da urak duen espazioa hartuz?
Ez ,ez dut uste.

2050. urteko biztanleak berekoiak eta haien buruan bakarrik pentsatzen dutenak izango dira, edo besteen buruan jartzen jakingo dute?
Ez dut uste biztanleria berekoia izango denik, uste dut jendeak besteengan ere pentsatuko duela.

Garai horretako gizartea etikoagoa izango da zure ikuspuntutik?
Bai ,garai horretako gizarte etikoagoa izango da.