Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Ez badugu zerbait egiten baliteke itsasoak Zumaia jatea”

Mikel Zearreta 2022ko eka. 30a, 13:25

2050. urtean zumaia nolakoa izango den galdetu diogu Ignacio Zearretari. Biztanleria, arkitektura, garraioa, ekonomia eta lurraren zabalera bezalako kontzeptuak aztertzen ari gara, eta zer hobeto gure herritar baten iritzia ezagutzea baino. 

Zure ustez itsasoa gure ekonomia iturri izaten jarraituko al da? 
Orain zumaian, itasora begira industria asko daude Astilleros Balenciaga etabar, eta iturri hau oso garrantsitzua da; hori dela eta, nire ustez, bai,  itsasoa jarraituko du gure iturri ekonomikoa izaten. 

Klima aldaketarik egongo al da zure ustez?
Klima aldaketa mundu osoan gertatzen ari den arazo bat da eta hemen ere tokatuko zaigu. 

Zumaiaren azalera zabalduko dela uste al duzu?
Bai, nire ustez bai, zumaia ez da oso handia, baina ur maila igotzen ari dela eta inguruko mendiak aprobetxatuko dira. 

Zientifikoek diote urtero itsasoak zumaia erasotzeko aukera gehiago daudela. Zer diozu  honi begira?
Zumaiako lur asko itsasoaren maila berdinean daude, poloen urtzea dela eta ur-maila igo daiteke eta lur horiek urak har ditzake, ez badugu zeozer egiten baliteke itsasoak zumaia jatea. 

Gaur egungo garraioa mantendu ala aldatu egingo dela uste al duzu?
Nire ustez gaur egungo garraioa, kotxea, trena etabar, mantenduko dira baina teknologia berritzen ari da eta beste garraio batzuk ere sortuko dira. 

Zumaiako biztanleria handitu ala txikitu egingo dela uste duzu? 
Itsasoaren ondoan dauden herriak oso erakargarriak dira. Nire ustez handitu egingo da, egia da ur mailaren arazoa dugula, baina ondo egokituko gara eta denborarekin biztanleria handitu egingo da. 

Gizartearen zer aurrerapen gustatuko litzaizkizuke egotea?
Niri gustatuko litzaidake arlo askotan aurrerapenak egotea, adibidez: teknologian areagotzea, medikuntzaren aldetik, minbiziaren aurka medikazio berriak sortzea, eta gizarte mailan desberdintasunik ez egotea.   

Zumaiako arkitekturan aldaketarik egongo al da?
Bai, gauzak datozen bezala gizartea egokitu egiten da eta Zumaian, ur mailaren igoera dela eta, norbaitek sortuko du arkitektura modu berri bat horri aurka egiteko.