Nolako herria: elkarrizketak 2022

"Bakoitzak berean pentsatzen du, etxean ez dadin falta"

Maren Moreno Rodriguez 2022ko eka. 30a, 13:22

2050.urtea nolakoa izango den, zer aurreikusten duen, esan digu Rakel Rodriguezek. Biztanleria, ekonomiaz, jasangarritasunaz, klima aldaketaz eta jendarteaz galdetu diogu.

Zure ustez 2050. urteko biztanleria kopurua handiagoa izango da, berdin jarraituko du edo murriztu egingo da? 
Nire ustez murriztu egingo da, jaiotze-tasa gutxitzen ari delako.

Bizi-iraupen tasa zenbat urtekoa izango dela aurreikusten duzu? 
Bost urte gehituko da gaur egungo bizi-iraupen tasarekiko, medikuntzak izango dituen aurrerapenagatik.

Herriko saltokiak irekita mantenduko dira ala bertan behera geratuko direla pentsatzen duzu? 
Nik uste dut kalte handiak ari direla jasotzen, multinazionalak eta internateko plataformek konpetentzia egiten dielako, tarte txikia utziz.

Abereek emandako produktu naturalak, hau da, baserrietakoak kontsumitzen jarraituko dugu, edo artifiziala izango da jatekoa? 
Pixkanaka-pixkanaka galtzen joango garela uste dut, prozesatutako janari gehiago erosten dugulako eta eguneroko erritmoarekin eta lanarekin gutxiago edo errezago egiten ditugun gauzak nahi ditugulako, hau da, jatekoa errazagoa izatea, aurretik eginda etortzen direnak, mikrouhinean egiten direnak.

Iturri berriztagarriak sortzeko lantegi eta eremu berriak sortuko direla uste duzu Zumaian? 
Baietz pentsatzen dut, zonaldean lantegiak ere daudenez, egingo dute.

Herrian zehar ibiltzeko gaur egungo garraiobideak baino gutxiago kutsatzen duen beste batzuk erabiliko dira Zumaian 2050. urtean?
Bai, horretan ere ekin dute, kutsakorrak diren gauzak baztertu, teknologi berriak erabiliz garraioak sortuko dituzte.

Zumaiako larreak bizirik jarraituko dute, edo kutsadurak eta eraikinek suntsitutako paisaiak edukiko ditugu?
Hobe edukiko bagenitu, baino, ur faltarekin eta kimikoen erabilpenarekin kutsadurak aurre egingo die, eta geroago plagekin zaila izango da mantentzea.

Urak kostaldeko paisaiak jango dizkigu, edo alderantziz izango da, hau da, herria handiagotu egingo da urak duen espazioa hartuz?
Poloetako izotza gehiago urtzen bada, kostaldera ekarriko du ura eta dugun espazioa hartuko du.

2050. urteko biztanleak berekoiak eta haien buruan bakarrik pentsatzen dutenak izango dira, edo besteen buruan jartzen jakingo dute?
Besteen buruan jartzen ikasi dugu, adibidez, lehen LGTBIko elkartea ez zen onartzen; baina, hala ere, gaur egun ere berekoiak izaten jarraitzen dugu, pandemian pentsatzen genuen hobeagoak izango ginela esaten genuen eta ikusi da ez dela horrela izan eta 2050. urtean hori pasako dela, zaila da ez gertatzea, adibidez, merkatutan eta zenbaten falta dagoenean, bakoitzak berean pentsatzen du, etxean falta ez dadin.

Garai horretako gizartea etikoagoa izango da zure ikuspuntutik?
Nik uste dut, aurreko jendeak errespetu eta eskuzabaltasun gehiago zutela eta, lehen esan dudan bezala, orain hori falta da.