Nolako herria: elkarrizketak 2022

"Jendeak ikasi du etortzen, turismoak gora egingo du"

Maddi Goikoetxea 2022ko eka. 30a, 13:14

Luis Mari Goikoetxeari Zumaia 2050. urtean nola egongo den galdetu diogu. Jarraian bere ikuspuntuko erantzunak.

2050ean turismoa handitu edo txikitu egingo dela uste al duzu?
Jendeak ikasi du etortzen, eta nik uste dut turismoak pixka bat gora egingo duela.

Biztanleria asko handituko dela pentsatzen duzu ala ez?
Bai, nik uste dut baietz.

Denok dakigun bezala, mundu osoan klima aldaketak gertatzen ari dira, hori dela eta, klima asko aldatuko dela uste duzu?
Bai ,gauzak pixkat konpontzen ez badira, asko.

Klima aldaketa hauekin itsasoa igo egingo dela uste al duzu, eta horrela bada, noraino?
Buff ,hori ez da neurtzerik egongo baina nahiko, leku batzutan oso gaizki ibiliko dira.

Herrian beste etxe batzuk eraiki eta handitzen joango zela uste duzu edo orain duen tamainaren antzera egongo dela uste al duzu?
Jakin egin behar noraino igoko den itsasoa. Orduan pixkat goraka joaten hasi beharko degu ihesi, urari ihesi, baina nahiko konplikatua izango da. 

Eta azkenik etxe gehiago eraikiz eta lurralde gehiago hartuz, ekonomian ere aldaketak egongo dira, ekonomia asko aldatuko dela uste al duzu?
Nik uste dut baietz, ekonomian ez gara adituak, baina nik uste dut izan ditekela aldaketa itxurakoa.