Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Gazteek lan munduan sartzeko erraztasunak izatea garrantzitsua izango litzateke”

Danel Alberdi 2022ko eka. 30a, 13:10

Zumaia 2050ean nola izango den gaiari buruz hitz egingo dugu Luis Alberdirekin.

Zure ustez itsasoa gure ekonomia iturri izaten jarraituko al da?
Neurri batean izango da baina ez gaur bezain beste, espezie gero eta gutxiago egon daitezke eta horrek ekonomia iturria murriztuko du.

Klima aldaketarik egongo al da zure ustez?
Orain dagoeneko klima aldakeraren aurrean gaude, neurri bereziak hartu beharko dira bestela etengabeko aldaketa egongo da, garai horretarako agian ingurugiroari egindako kaltea itzulezina izan daiteke.

Zumaiaren azalera zabalduko dela uste al duzu?
Bai, orain dela urte batzuk ez genuen uste gaur egun dena izango zenik, etorkizunean ere izan ditzake aldaketak, bai azalera handituaz Arroa edota Bedua alderantz ere.

Zientifikoek diote urtero itsasoak Zumaia erasotzeko aukera gehiago daudela. Zer diozu  honi begira?
Klima aldakeraren ondorioz gerta liteke itsasoak bere lekua hartzea, horren ondorioz, zentrimetroz zentimetro gorakada izaten badu, neurriak hartu beharko dira gaur egun itsasertzean dagoen lurra mantendu ahal izateko. Hori ekiditeko derrigorrezko neurriak gaurdanik hartu beharko dira; berandu samar bagabiltza.

Gaur egungo garraioa mantendu ala aldatu egingo dela uste al duzu?
Aldatu egin beharko litzateke, gero eta etorkizun jasangarriago bat izan beharko genuke. Jendearen garraio publikoko erabilera handiagotu, bizikletaren erabilera piztu, herri barnean autoen sarrera murriztu. Kotxeak ere elektrifikatu egingo dira, eta neurri gehiago etorriko dira etorkizuneko CO2 gutxiago sortzearen alde.

Zumaiako biztanleria handitu ala txikitu egingo dela uste duzu?
Nahiz eta gazteentzat familia izatea gero eta zailagoa izan (soldata baxuak eta prezio gero eta altuagoak direla medio) gero eta jende gehiago etortzen ari da kanpotik, bai etorkin gehiago datorrelako eta baita barnealdeko gero eta jende gehiago datorrelako kostaldeko herrietara. Telelana ere indartuko den gai bat izango da eta horrek suposatuko du lan asko edozein lekutatik egin ahal izango dela, beraz jendeak nahiago izango du kostaldean bizi eta bertatik lan egin.

Gizartearen zer aurrerapen gustatuko litzaizkizuke egotea?
Gazteek lan munduan erreztasun handiago bat izatea garrantzitsua izango litzateke, horrek ongizatearen alde jokatuko baitu. Gaur egun dagoen mundu birtualaren maila ere jaistea gustatuko litzaidake eta orain dela urte batzuk bezala bizitza errealago eta inguruko bizitzaz gozatzeko aukera handiago bat nahiko nuke. Hala ere guztiz kontrakoa izango dela iruditzen zait. Teknologia berriak gero eta aldaketa gehiago eta bizitza birtualago bat izatera bultzatuko du.

Zumaiako arkitekturan aldaketarik egongo al da?
Nik uste garraioan aldaketak egongo direla, gero eta kotxe gutxiago ibiliko dira erdikaldean, kanpoko jendea ezin izango da Zumaia barnealdera kotxean sartu. Zabalkunde bat ikusten dut batez ere Arroa eta Oikia aldera eta itsasoaren eboluzioa geldiarazteko neurriak hartu beharko dira.