Nolako herria: elkarrizketak 2022

“Klima aldaketaren inguruan gehiegi hitz egiten dugula esango nuke”

Urko Larrañaga 2022ko eka. 30a, 13:05

2050ean Zumaia nola ikusten duen galdetu diogu Oikiako guraso bati, Maria Jesus Garateri.

Ibaian bainatu ahal izango gaitezke?
Nik uste dut kutxadura kudeatzen ari garela eta posible izango dela eta gustatuko litzaidake.

Koronabirusak jarraituko al du?
Nire iritziz bai ,baina hartu ditugun bakunen eta neurrien ondorioz arinago pasatzeko aukera izango dugu.

Urak Zumaia estaliko al du edo kontsekuentsiak izango dira?
Esango nuke kontsekuentziak izango direla gure gurasoei entzunik hainbat eta hainbat lekuetan etxeak eraikita ikusten ditugulako. Guztiz estalita herria ez baina kontsekuentziak bai.

Klima aldatuko al da? Uste badazu aldatuko dela, zergaitik pentsatzen duzu izango dela?
Aldaketak nire iritziz izango dira, gurasoei ere entzuna dut beti izan dela klima aldaketa baina gehiegi hitz egiten dugula esatera ere ausartuko nintzateke.Lehen ere, bero handiak izaten zirelako eta uholde handiak ere izaten zirelako.

Zumaia eta Getariako bide gorria egingo dutela uste duzu? Eta Arroara?Eta Oikiara?
Zumaia eta Getaria artekoa ez dut uste, gainera esango nuke ez dagoela behar handirik ere. Arroara, nahiko bideratuta dagoela uste dut eta Oikiara, gustatuko litzaidake baina zaila iruditzen zait.

Oikiak independentzia lortuko ahal du?
Oso zaila ikusten dut. Oikiarra izanik asko gustatuko litzaidake, baina zaila da.

Dendetako prezioak asko igoko al dira? Eta denda txikiek jarraituko al dute? 
Prezioak igoko direla uste dut eta denda txikien jarraipena gaur egungo bizimoduakin ez dut uste. Gure ardura da biztanle izanik denda txikietan erostea, irekita mantentzeko.

Nahikoa petrolio egongo al da denentzat?
Espero dut baietz, alternatiba asko sortzen ari baitira eta hauek erabiltzen baditugu behar beharrezkoa dutenentzat egongo da petrolioa.

Gerrarik egongo al da? Eta beste pandemiarik egongo ahal da?
Ez da gustagarria gerra egotea, baina beti egon izan da gerraren bat eta pentsatzen dut besteren bat ere egongo dela. Pandemiaren aldetik ere berdina esango nuke.

Euskara hitz egiten jarraituko al da Zumaian gaur egungo moduan?
Nik uste dut baietz, gazteak asko entzuten baitira euskaraz eta beraiek baitira etorkizuna.